LIGA VASCA - 4ª RONDA

  DATA:

               2012-02-02


Altzaga Leioa 1'5 - 2'5 Arrasate Arlutz


Cronica 4ªR. DH

Altzaga Leioa 1'5 - 2'5 Arrasate Arlutz

A Diaz 0'5 - 0'5 F Miguel. Istorixa gutxiko partida. Alvarok ondo in zitxun deberiak ta ondo gelditxu zan Franen betiko aperturan kontra. Honek tablas eskeini ta kafia hartzera fan zien.

A Miguel 0 - 1 M Sanz. Alapin bat non teorixa aldetik bixek nahiko ondo zebitzen. Hori bai, aperturako momentu baten jokaldi "dudoso" bat in zauen atxabaltarrak ta peoi bat utzi zan, konpentzaziorik gabe. Hortik aurrera Andonin tortura hasi zan, peoi bakarra galduta jarraitzeko biharra zaukon (gehixenbat beste eguneko kutxillua eskondiruta zeukolako...), baiña bizkaitxarra ederto defendiru zan. Errebolbiruten jarraitxu zauen, behin eta berriz, alde batetik, gero bestetik, baiñe beltza rock-solid. Piezak sinplifikau zauien, ta alfil ta 3 peoi Mikelen aldetik ta zaldi (Andonin pieza maitatuena, porque-da-dobles... ^^) ta 2 peoi Andonin aldetik zauen final batetara heldu zien. Andoni bertan be saiatu zan, baiña eziñ.

E Miguelez 0 - 1 A Alcaide. Ortodoxa-del-cambio bat, nahiko normalito dana. Txurixa luzian enrokau zan ta bixak atakera. Datu kurioso moduen, Txistuk jokatuta bazeukon partida oso antzerakua, bera txurixekin Ladron de Guevaran contra, non bere esanetan, "galduta egon nintzen baiña puntu erdixa engañau nauen!". Ondorioz, Franen plan berdiña jolasten saiatu zan atxabaltarra. Erlantz berriz, berera, erregerantz. Egixa da txurixan atakia azkarraua zala (edo hori pentsau jaten), ta atakia hasi bizanian Aitorrek bere zaldi denfetsore bat Erlantzen torre baten truk aldatu zauen, nire ustez "a lo loco se vive mejor" pentsauz... Ta hortik aurrera Kaikuko arraunlarixak bezela... Erlantzek konpentsaziño earra lortu zauen, atake itzela, ta bere (uste dot Aitor be ados zeuela) esanetan irabazitxa egon zan, baiñe klaro, jokaldi honak aurkitxu in bidie!! ta etzaukon denbora askoik, segunduak besterik ez... Ez nauen partida bukaera ikusi, baiñe esan zuztienez, gutxinaka gutxinaka hobeto gelditzen fan zan txistu ta kalitatia bueltatuz, final irabazi batetara heldu zan.

A Etxagibel 1 - 0 A Zabala. Partida hontan, esan biarra dau neska bat nahiko pendiente zeuela gure partidaz (bueno, egixa esan, beltzan partidaz... :cry: ), ta klaro, hola nik be ederto (Aritz 3/3 zoien) jokatuko neuke! Partidai dagokionez India-de-dama bat non hasieran teorixatik irten nintzen (ez nekixelako... ^^). Lasai hasi zan dana, beltza ondo gelditxuz. Espazio gutxi baiña oso solido. Nire partez, erdialdia zabaltzen saiatu ta lortu nauen, ta berak tablas eskeini zozten. Posiziño berdintxua, baiñe txurixak koordinaziño hobia ta joku errazaua zaukon. Jarraitxu in gauen ta beltza konsolidau in bizanian, errekurtso taktiko bat aurkitxu nauen final batetara fateko, non pieza aktibuak nitxun ta bere erregia en-pelotas zeuan. Aritzek aktiboki defenditzeko aukera euki zauen, baiña etzauen ondo balorau, ta pasibo jarri zan. Nik aprobetxau ta kriston aktibitatia lortu nauen (edo hori behintzat esaten dau silizioko lagunak). Beltzan posiziñua etzan bape erosua, ta bispahiru jokalditan, nire erregiña sukalderaiño sartu zan. Emaitza, puntua arrasatera ta ni pozik, ta neskia altzagara ta Aritz oindion pozixau!

Azkenien garaipena, guretzako behintzat emaitza oso ona. Klasifikaziñoko goiko mailan jarraiketan dou, ez dala bape txarra. Oiñ, txapelketako 2 txanda zailenak datoz, Sestao ta Abadiño. Izan ere azkeneko honeik, Fomentokin batera jipoitzetik datoz... Easo berriz, a-su-ritmo, liderrak, ta joku ederraz (partidetan ikusi al danez).

_________________


 Por: Asier Etxagibel
 ARRASATE ARLUTZ X.T.

 


Indice de crónicas.

Web: FVA-EXF - fva@xake.net - Koldo Elizalde, 20 1º ¤ Bergara - 20570 (Gipuzkoa)



AHSI Consulting